Oharra

2019/04/17ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (74. zk.), Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdi politiko, federazio eta koalizioei dirulaguntzak emateari buruzko apirilaren 16ko 519/2019 Foru Agindua argitaratu da.

2019ko HAUTESKUNDEAK

Webgune honen bitartez, Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hauteskundeen, toki-hauteskundeen eta Europako Parlamenturako hauteskundeen datu eguneratuak eskaintzen dizkizu

HAUTESKUNDE-PROZEDURA

Deialdia
Hauteskunde Batzordeak
Aurkeztutako hautagai-zerrendak
Aldarrikatutako hautagai-zerrendak
Erakunde politikoentzako dirulaguntzak
Ordainsari ekonomikoak
Inprimaki elektronikoak

NABARMENTZEKOAK

Apirilak 2 - maiatzak 16

- Correos-ko edozein postetxetan posta bidezko eskaera egitea HEBGOri

Apirilak 2

- Batzar Nagusietarako hauteskundeak deitzeko foru dekretua eta toki-erakunde txikietarako hauteskundeak deitzeko foru agindua GAOn argitaratzea

Apirilak 3 - apirilak 12

- Hauteskunde-koalizioa eratu izana jakinaraztea PHBari eta EHBei

Apirilak 3 - apirilak 17

- Hauteskunde-kanpainako ekitaldiak doan egiteko lokal eta toki publikoen zerrenda GAOn argitaratzea

Apirilak 17 - apirilak 22  

- Hautagai-zerrendak aurkeztea EHBetan

Apirilak 23 - apirilak 25

- Alderdi politiko, federazio eta koalizioek pareko hauteskunde baliokideetan hauteskunde-gastuetarako jasotako dirulaguntzaren %30 arteko dirulaguntza-aurrerakina eskatzea PHBari

Apirilak 24

- Aurkeztutako hautagai-zerrendak GAOn argitaratzea

Apirilak 30

- Aldarrikatutako hautagai-zerrendak GAOn argitaratzea

Maiatzaren 1etik aurrera

- Dagozkien aurrerakinak hauteskunde-administratzaileen eskura jartzea

Maiatzak 22 arte

- Mahaiari posta bidezko botoa helaraztea

Ekainak 2 - ekainak 10

- EHBek batzarkide hautetsiak aldarrikatzea, egintzaren aurka hauteskundeekiko auzi-errekurtsorik jartzen ez denean

Ekainak 2 - ekainak 10 (egun 1)

- EHBek hautetsiak aldarrikatzea, egintzaren aurka hauteskundeekiko auzi-errekurtsorik jartzen ez denean

Kideen herena adina batzarkidek batzarkide-izaera egiaztatu eta hurrengo 15 egunen barruan

- BBNNak eratzeko bilera

Eratu eta 15 egunen barruan

- Osoko Bilkura biltzea Diputatu Nagusia aukeratzeko

Ekainak 15

- Udala eratzea eta alkatea aukeratzea, zinegotzi hautetsiak aldarrikatzeko egintzaren aurka hauteskundeekiko auzi-errekurtsorik jartzen ez denean

Urriak 3 - urriak 28

- Hauteskundeak deitu dituen Administrazioak dagokien dirulaguntzaren %90a aurreratzea administratzaileei, banku-abala aurkeztu ostean. Hautetsiak aldarrikatzeko egintzaren kautelazko etetea indarrean dagoen bitartean, ezin da aurrerakin hau ordaindu